Flash bertsioa Castellano | Euskara | Français | English
Donostiako Aquariumeko goikaldeko imagina. 100 años desarrollando un proyecto educativo

Aquarizatu zaitez:

2005-06 Hezkuntza programa

2005-2006 ikasturterako Donostiako Aquariumak Hezkuntza Programa aberastu du itsas ondoak ezagutzeko bisita mota berriak eskainiz!

Gainera, web orri honetan, 8 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek, film interaktiboaren  eta bisitaren bidez 4 gako asmatu beharko dituzte sari zoragarri baten zozketan sartzeko!! Bisita-Erreserba egitean, beharrezkoa den gakoa emango dizugu.

Top

Programak hurrengo hiru atal hauek ditu:

1. Film interaktiboa:
• Ander eta Saioak ikasleekin elkarreragingo dute eta lehen bi gakoak aurkitzen lagunduko dute.

2. Aquariumera bisita:
• Aquariumeko gidariek jolaserako beharrezkoak diren beste bi gakoak emango dituzte bisitan.

3. Jolas interaktiboa:
• Testa da, eta 4 gakoak eskatuko dituzte bertan, jolasean aurrera egin eta itsas munduari buruz gehiago ikasteko.

Top

Bisita modalitatea:

a. Bisita librea: 5 euro laguneko
• Taldeko arduradunak ikasleak gidatuko ditu Aquariumean zehar.

b. Gaikako bisita gidatua: 6 euro laguneko.
• Aquariumeko begirale batek taldea gidatuko du eta MIKR OORGANISMOAK lupa bidez ikusteko auker aizango dute ( berria! ). 5 bisita gidatu daude aukeratzeko: Gure itsasoa , Marrazoak ( berria! ), Bizi iraupenaren jokoa Itsasoan ( berria! ), Ornogabeen mundua , Gure arrantza.

c. Aukerako bisita: 10 euro laguneko.
• Bisita "kartara" prestatzeko aukera eskeintzen du Aquariumeko  Hezkuntza Taldeak.

d. Arrainen artean lotan: 40 euro laguneko.
• Gaua Aquariumen igarotzeko aukera, jolasen bidez itsas biologiari buruzko jarduerak eginez.

e. Donostia eta Miarritzeko Aquariumetara bisita.
• Bi Aquariumak hezkuntza egitarau bateratu batekin bisitatzeko aukera!

Top

Oharrak:

• Kasu guztietan, bisita 10 egun lehenago erreserbatu beharko da.

• Taldelkideen kopuruaren arabera, arduradunak doan sar litezke. Erreserba egitean kontsultatu.

Sartu Aquarizatu zaitez-en.

Igo