Flash bertsioa Castellano | Euskara | Français | English
Donostiako Aquariumeko goikaldeko imagina. 100 urte aisialdi turismoa bultzatzen

Proiektua:

Aquariumaren birmoldaketa:

Igo

AURREKARIAK

Aquariuma ilusioz ari da instalazioen birmoldaketan lanean.

1998-ko handitze lanek, instalazioen hobekuntzaz gain, Itsas Jauregiko Misioaren areagotzea ekarri zuten.

Hala eta guztiz, hau ez zen lehen pausoa besterik izan, izan ere, orain Aquariumak birmoldatze proiektu bat du esku artean. Helburua, lurraldeari dimentsionatutako Aquarium “ bitxi ” bat lortzea da, bertako eta atzerriko bisitariei ozeanoei zor diegun errespetua hedatzeko asmoz.

Bere sorreratik,1928 urtetik, Aquariumak, Biologia arloko ikerketa ezberdinak, itsas ondarearen kontserbazioa eta gizartearen segmentu bakoitzari zuzenduriko hezkuntza egitaraua garatu ditu. Aquariuma bere hastapenetatik, itsas ingurumenaren errespetuaren hedapenean lanean ari da.

2002. urte bukaeran Gipuzkoako Ozeanografi Elkarteak (1908 –an sorturiko irabazi gabeko elkarteak eta Aquariumaren sortzaileak) sortu zuen Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa.

Fundazioaren sorrerari eta erakundeei esker, Aquariumak ilusio handiz hasi berri duen birmoldaketa proiektua, ez da instalazioen berrikuntza soilik izango; biologia eta museologia arloan dauden proiektuek eta bisitariei zuzenduriko hezkuntza egitarauak eta zerbitzuek ere bultzakada nabarmena jasoko dute.

2004ko ekainean hasi berri den fase honetan, Aquariumak bederatzi akuario berri ireki ditu eta horien artean bisitarien harreta gehiena jasotzen duena, medusen akuario zirkularra da dudarik gabe.

Akuario berrien gehiengoak, BIZITZAREN SORRERA erakusten digute eta forma bitxia dute; zirkularrak dira bertako espezieak hobeto ikus daitezkelarik.

Beste bi akuario berrietan, ur hotzetako koralak eta itsas-zaldiak daude ikusgai. Duela bi urtetik hona, beste zenbait proiektuez gain, Donostiako Aquariuma itsas-zaldien ugalketa programa bat gauzatzen ari da.

Igo

PROIEKTUA

Aquariumak, instalazioak betiko birmoldatuko dituen proiektu hau burutzeko Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo eta Garraio eta Herrilan saileko diru laguntzak jaso ditu.

Bestalde, arkitektura aldetik, HF ARQUITECTOS enpresarekin kontatu du.

Proiektua bi fasetan banatzen da:

I.go FASEA. 2005-eko Urtarrila – Abendua:

Urgull mendiaren hormaren kontra, Aquariumaren terrazaren gainean, bi solairutako eraikin bat egingo da. Lehenengo solairuan jatetxea jarriko da, horrela gaur egun Museoan okupatzen duen zatia libre utziz. Bigarren solairuan, Biologiako Masterra burutzeko bulegoa eta gela jarriko dira. Master hau antolatzeko, Aquariuma, AZTI, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Southampton-eko Unibertsitatearekin lakidetzan ari da.

Auditoriumeko sabaiaren altxaketa, Ekitaldi Aretoko pantaia izango den akuarioaren sarrera egiteko. 8 metrotako oinarria eta 4 metrotako altuera duen akuarioa, bisitarientzat ikuskizun bikaina izango da. Bertan, pantaila mugikor bat jarriko da.

Aldi berean, erabilera anitzeko 2 ikasgela sortuko dira Auditoriumaren ondean - denda zegoen tokian-, hezkuntza tailerrak, Itsas Biologiako eskola magistralak, ekitaldi eta bilerak, aldikako esposizioak e.a. luze bat hospatu ahal izateko.

II. FASEA. 2006-ko Urtarrila – 2008-ko Maiatza:

Eraikin zaharreko birmoldaketa: Fatxada mantenduz, ZIENTZIA NATURALAK, ITSAS MUSEOA ETA BEHEKO SOLAIRUA hustuko dira. Azken honetan akuario zaharrak daude eta 4 urte daramatza itxirik. Solairuak berriro eraikingo dira egitura indartzeko eta museologia berritu bat erakustearren, akuario, itsas museo eta natur zientziak elkarturik.

Aquariumerako sarrera Portu mailara egokituko da: Denda, sarrera ondoan izando da eta hall zabal bat egingo da, Museorako sarrera eta irteera, bertatik igaroko delarik.

Aquarium gaineko terrazaren egokitzea: bi terrazak elkartuko dira malda salbatuz.

Portua Paseo Berriarekin elkartuko duen Igogailuaren eraikitzea.

Beraz, Aquariuma ilusio handiz etorkizuneko ITSAS JAUREGIaren proiektuan murgildurik dago.

Birmoldaketa honek irauten duen bitartean, Aquariumeko instalazioak irekita mantenduko dira, bisitariari pixkanaka berrikuntzak ikusteko aukera emango zaiolarik.

Igo