Flash bertsioa Castellano | Euskara | Français | English
Donostiako Aquariumeko goikaldeko imagina. 100 urte, itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzen

Albisteak

Kantauri Itsasoak 50 eta 60ko hamarkadatan baino tenperatura baxuagoak ditu, batez beste

Beroketa 2002 urteaz geroztik egin da adierazgarria. Espezieen lekualdaketak antzeman dira aldaketa termikoen ondorioz.

Ozeanoak termometro egokiak dira aldaketa klimatikoa neurtzeko. Badira urte batzuk itsasoen beroketa orokorrari buruzko ikerketak ugaritu direla. Zenbaitzuk, ur mailaren igoerak hamarkada batzuetan kostaldeko hiriak desagerraraziko dituela iragartzen dute tonu ikaragarria erabiliz . Beste batzuk, berriz, kasko polarretako urtzaldia eten eta urak arrastora sartuko dituen izotz-aro berri bat iragartzen dute. Bakoitzak bere teoria du, eta Aztiko zientzialari Angel Borjak dioenaren arabera, teoria hauetako baten alde egiteko behar adina daturik ez dagoela da egia bakarra.

Borja Bizkaiko Golkoko urak azken urtean jasan duen eboluzioaren lekuko pribilegiatua da. Ikerketa ugaritan hartu du parte, itsas ingurunearen ikerlari beterano gisa. “Ez dugu Kantauri Itsasoaren beroketari buruzko ikerketa espezifikorik egin, baina gertatzen ari denari buruzko gutxi gorabeherako ideia ematen diguten datu ugari bildu dugu”, adierazi du.

Uraren tenperaturaren eboluzioa datu horietako bat da, hain justu. Aztiko ikerlariek Kantauriko erregistro zaharrenetarikoa dute: Donostiako Aquariumekoa, alegia. Bertan, itsasoko uraren neurketa sistematikoak egin dira 1946ko uztailaz geroztik. Itsasoko tenperatura serieak ez dira pentsa zitekeen bezain sarriak, eta gertueneko erreferentzia Biarritzeko Itsas Museoarena da, 1960an hasi baitziren tenperatura hartzen.

Beraz, Aquariumeko erakusketa oso baliotsua da Kantauri Itsasoko portaera termikoa aztertzeko. Datuen sistematizazioak agerian jartzen duenez, hainbat ziklo daude, zeintzuetan tenperaturen igoera eta jaitsierak txandatzen diren . Beroenak berrogeita hamarreko hamarkada hasieran izan ziren, 17,5º inguruko balio maximoa izan baitzen. Urteko batez besteko tenperatura altuena izan da Donostian. Tenperaturak altuak izan ziren, parentesi txikiekin, hirurogeita hamarreko hamarkadara arte; orduan, jaitsiera bortitza gertatu zen, eta gorabeherekin iraun zuen laurogeita hamarreko hamarkadara arte.

Grafikoak erakusten duenaren arabera, tenperaturen igoera adierazgarria gertatu da 2002 urtetik aurrera. Orduz geroztik, balioak igo egin dira, baina ez dira 50 eta 60ko hamarkadatan izandako maximoetara iritsi. “1947 urtetik aurrera egindako neurketen grafikoa begiratuz, igotzeko baino, jaisteko joera dagoela ikus daiteke, baina panorama behar bezain adierazgarria izateko aurreko hamarkadatako s erieak falta zaizkigula ere esan behar da”, adierazi du Aztiko zientzialariak.

Antxoa iparralderantz

Borjak esandakoaren arabera, zientziaren bidez historian izandako itsas tenperaturak aztertzean honako ebidentzia hau egiaztatu da: itsasoko tenperatura nahiko egonkor mantendu zen XIX. mende amaierara arte. “Garai hartatik gaur arte, bizpahiru gradu igo dela uste da”, zehaztu du. Beroketa hau itsas ingurunean ere antzematen hasi dira. Zientzialariak dioenez, Aztiko ikerketek baieztatu dute planktona osatzen duten espezieak iparralderantz lekualdatu direla. “Habitata Bizkaiko Golkoan zuten espezieak Eskoziarantz lekualdatu dira, eta hegoalderago zeuden organismoek ordezkatu dituzte”.

Gauza bera gertatu da antxoarekin, lehen ez baitzen Bretainiako hegoaldeko Loira ibai-ahotik harantzago pasatzen, eta orain Mantxako Kanalaren zonaldean ikus daiteke. “ Baleztarrain populazio egonkorrak ere antzematen hasi gara. Espezi e hau lehen hegoaldeko uretan bizi zen, eta ez zen ia Kantauri Itsasora hurbiltzen”, adierazi du Borjak.

Zientzialariek Kantauri Itsasoaren hegoalderatzea aipatzen dute, hots, beste fenomeno batzuekin batera geratzen den beroketa, esaterako, negutako ekaitz ugaritzearekin eta udatako barealdiekin. “Itsasoa ez da estatikoa, beti egon da aldaketen eraginpean”, adierazi du Borjak, eta alarma-hotserako arrazoirik ez dagoela esan du.

Eboluzioa:

• 1946tik:
Urte horretan hasi ziren Aquariumean goizeko 10etan Kantauri Itsasoko tenperatura neurtzen.

• Beroena:
Uraren urteko batez besteko tenperatura 17,4º-tara iritsi zen 1950ean.

• Hotzena:
1956an, uraren tenperatura 15,3º-tara jaitsi zen.

Igo