Albisteak
Aquariumak Itsas Biologiaren Europako Masterra jarri du abian Azti,
EHU eta Southampton Oceanography Center-arekin batera
Donostiako Aquariumeko presidente Vicente Zaragüetak Itsas Biologia
edo Itsas Zientzien Europako Masterra abian jarriko dutela iragarri zuen
joan den irailean. Aipatu Masterra, Azti, EHU eta Southampton Oceanography
Center-arekin batera jarriko du martxan Donostiako Aquariumak.
2005 urtean hasiko den ekimena, ozeanarioak irakaskuntza-arloan egindako
apustu handia da. “Garrantzi eta balio zientifiko-hezitzaile handiko
heziketa-moduluak sortu ditugu, eta ez dira soilik eskualde mailakoak
izango, nazioartekoak izango dira, gurekin batera lan egiten duten elkarteei
esker”, adierazi zuen Zaragüetak, datorren urtetik aurrera
Erresuma Batuan eta Gipuzkoan eskainiko den Masterraren erakunde sortzaileak
aipatuz.
"Unibertsitatea gure fundazioan sartu izana, ezohizko gertakaria
den arren, ezinbestekoa da, gaur egungo erritmo zientifiko bizkorraren
protagonistak bihurtzeko aukera emango baitigu”, azaldu zuen Vicente
Zaragüetak.
Igo |