Flash bertsioa Castellano | Euskara | Français | English
Donostiako Aquariumeko goikaldeko imagina. 100 urte, itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzen

Ikerketa

Itsas zaldiak: aitatasunaren misterioa

Itsas zaldia desagertzeko arrisku handia duten espezieetako bat da, txinatar medikuntzan erabili egiten dutelako eta beren habitata egoera txarrean dagoelako, beste arrazoi batzuen artean.

Honez gain, itsas zaldien heriotza-tasa oso handia da arrainkumeak direnean; hala ere, heldutasunera iristen diren itsas zaldi guztiek milaka kume berri egin ahal izango dituzte.

Bestalde, itsas zaldien ugalketa oso bitxia da, harrak eta emeak elkarri gortea egin ondoren, emeak harraren sabel-poltsan uzten baititu arrautzak. Bertan gordetzen dira, hiruzpalau aste ondoren kumeak jaio arte.

Badira urte batzuk Donostiako Aquariuma espezie hauek ugaltzeko programa gauzatzen ari dela, espezieak aztertu eta kontserbatu ahal izateko.

Arrainak al dira ikusten ari garena?

Bai, nahiz eta beren itxura bikaina nahastezina den, itsas zaldia eta akula arrainak dira.

Itsas zaldiak zutik egiten du igeri, bizkar-hegats uhinduak bultzatuta. Bular-hegats txikiek zeharka mugitzen laguntzen diote. Bere isatsari esker, algei euts diezaieke urak ez eramateko edo harrapakari posibleengandik ezkutatzeko. Akulek, beren “lehengusu” itsas zaldiek bezala, bizkar-hegatsei esker egiten dute igeri.

Akulen itxura luzeak kamuflaje bitxia ahalbidetzen die. Algen artean nahaspilatuta, alegia. Itsas zaldien antzera, akulek zutik egiten dute igeri eta hartzen dute atseden, eta beraz, oso zaila da antzematea.

Oso ahul eta delikatuak diruditen arren, mugimenduak mugatzen dizkien kanpo-estaldura gogorra dute.

Zera jakin beharko genuke itsas zaldiei buruz...

Duten anatomia bitxiari esker denoi ezagun egiten zaizkigun Itsas Zaldiak Cuvier-eko Baroiak sailkatu zituen lehen aldiz 1829 urtean.

Itsas zaldiak singnatidoen (syngnathidae ) familiakoak dira. Hitz honek greziar jatorria du, eta “masailezur elkartuak” esan nahi du.

Aquariumean ikus dezakegun itsas zaldia (Hippocampus hippocampus) Mediterraneo Itsasoan eta Itsaso Beltzean bizi da, bai eta Ozeano Atlantikoko inguruko uretan ere, gure kostaldeak barne. 350 espezie inguru daude itsas zaldi eta antzeko beste arrain batzuen artean, esaterako, akulak eta pipa-arrainak; hainbat ezberdintasun dituzte euren artean.

Euskera Itsas Zaldia
Katalana Cavallet de Mar
Portugesa Cavalo Marino
Frantsesa Cheval Marin
Ingelesa Sea Horse
Alemana Langschnäuziges Seepferdchen

Igo