Ikerketa
Itsas hondoko sekretuak aztergai
Donostiako Aquariumaren funtsezko jarduera akuarioak mantendu eta erakustean
datza, eta helburua zera da, dibulgazio eta heziketaren bidez itsas ingurunera
hurbiltzea. Horretarako, espazio honetan bizi diren espezieen bizi-kalitatea
hobetze aldera, lan-ildoak finkatzen egiten dute lan.
Proiektuak:
• Medusak: Aurelia auritaren
dantza.
• Dortokak: etxerako
bidean.
• Momarra: marrazotxo
handia.
• Itsas zaldiak:
aitatasunaren misterioa.
Lan-ildo hauez gain, Aquariumak beste erakunde zientifiko eta akuarioekin
ezagutzak trukatu eta harremana estutzeko jarrera irekia izan du beti.
Zeregin hauen filosofia zera da, erakunde eta talde bakoitzaren esperientziak
aprobetxatzen saiatzea, itsas ingurunea hobeto kontserbatzearen alde lan
egiteko.
Lankidetza hauen artean, AZTIrekin eta La Rochelle (Frantzia) edo Coruñako
akuarioekin egiten dutena aipa daitezke.
Igo |