Ikerketa
Medusak: Aurelia Auritaren dantza
Medusen dantza da Aquariumaren azken berritasunetako bat, eta instalazio
eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan egin da. 2 metrotako
diametroa duen tangan ikus daiteke Aurelia aurita espezieko medusen dantza.
Medusa honen edertasuna bere jatorrizko itxurak ematen dio neurri handi
batean, ez baitu eboluzionatzeko beharrik izan. Bere formak eta ohiturak
xumeak dira itxuraz, baina ziklo biologiko harrigarri eta konplexua du.
Espezie honek itsasoko bi bizimodu “posibleak” laburtzen
ditu: bentikoa (substratu harritsu batean eusten denean) eta pelagikoa
(itsaso zabalean igerian dabilenean). Aquariumeko aldeetako bi akuario
txikietan, medusa heldu aurretiko faseak ikus ditzakegu; lehen fasean
polipoa da eta zona finko batean itsasten da, eta behin garatu ondoren,
uretan dantzatzen du substratu bati eusteko beharrik izan gabe.
Akuario hau egiteko, Biologia arloak programa bat garatu du, medusaren
bizi-zikloa itxi eta Aquariumeko instalazioetan erakusketak egiteko beharrezkoak
diren medusak ugaltzeko.
Ba al dakizu?
• Medusa gehienek zelula batzuk dituzte (nematoblasto eta nematozistoak)
eta ukitzean oso pozoi erregarria jariatzen dute. Substantzia honek
beren erasotzaile edo harrapakinak geldiaraztea ahalbidetzen die.
• Dortokek zenbaitzuetan medusak jaten dituztela uste da. Gaur
egun, itsasoa kutsatzen duten plastikozko poltsak beren elikagaiekin
nahasten dituzte dortokek, eta intoxikatzera ere irits daitezke.
Igo |