Reportaje
Itsas izakiak mimatuz
30eko hamarkada inguruan Itsasoko Jauregia zena sortu zenetik
jarri zen abian ikerketa itsas biologiaren arloan. Ia 80 urte hauetan,
Aquariumak itsasoaren kontserbazioaren alde laborategietan lan egin duten
zientzialari ospetsuak izan ditu beti.
Jarduera hau instalazio berrien inaugurazioarekin indartu zen, 1998an.
Orduz geroztik, museo-zentro honek espezieak ikertu eta mantentzeaz arduratzen
diren egoitza handi eta modernoak ditu. Amalia Martínez de Murguía-k
zuzenduriko zortzi pertsonatako taldeak baldintza egokienetan mantentzen
du akuario ezberdinetan bizi den flora eta faunaren habitata.
Departamentu honen beste zereginetako bat, itsasoko espezie ezberdinak
kontserbatu eta ikertzea da. “Gure helburua autohornikuntza da,
espezieak beren natura-ingurunean ez harrapatzeko”, dio Martínez
de Murguíak. Bere taldea osatzen duten gainontzeko zazpi zientzialariak
bezala, Martínez de Murquía Aquariumean erakusten dituzten
espezieen bizi-baldintzak hobetzen saiatzen da egunero.
Biologia Departamentuak, gainera, beste erakunde batzuekin batera egiten
du lan, esaterako, AZTIrekin, zeinarekin kontserbazio eta ikerketa programa
ezberdinak burutzen dituen. Bestalde, Europako beste akuario batzuekin
batera egindako lana aipa daiteke, izan ere, arriskuan dauden espezieen
-itsas zaldi eta dortokak, adibidez- kontserbazioarekin erlazionaturiko
ikerketak egiten baitituzte.
Igo |